Zuk ere menditik gure herriko berriak jarraitzen dituzula jakin badakit. Aspaldi entzunen zenuen gure herriaren kontrako erasoak areagotuz doazela. Bai, eta hala da. Gure herriak bizi duen egoeraz kezkatuta nago. Gure izaeraren kontra mila modutan saiatzen ari dira, besteak beste zure kontra. Horren aurrean urte honetarako zera eskatu nahiko nizuke:
Behingoz gure herriaren burujabetza eta independentziaren alde gauden abertzaleok batu egin dezagun, gure herriaren biziraupenean eta garapenean aurrera egiteko Hau da, oztopoz oztopo, eta ditugun ezberdintasunen gainetik bat egin dezagun gure herriaren alde, gure nazioaren burujabetza eta independentziaren alde.
Ikusten duzunez, ez dizut eskatzen zuzen zuzenean gure herriaren askatasuna, baina bai, gure indarrak batu horretan guztion artean bat egin dezagun, hala izatekotan gure herriaren askatasuna lortzea posible izanen delako.
Eskaera potoloa, baina uste dut gure herrirako behar beharrezkoa, agian aurten inoiz baino beharrezkoagoa. Zuk ere horrekin bat eginen duzulakoan eta gure egin beharretan lagunduko gaituzula ez dut zalantzarik. Besteak beste ea datozen urteetan zu ospatzeko trabak ez diren existitzen eta gure herriko jaiak ere poz pozez eta atseginez ospa ditzazkegun euskal herritar guzti guztiok, berriz ere, asko ezin baitira aurten zure ospakizunetan egon
