May 22
Zinez ederra izan da grebaren inguruan antolatutakoa, batez ere (besteak atzendu gabe) grebaorokorra.info.
nafarroan.com egitasmo berria da, hagitz gaztea oraingoz eta guretako ohore handia izan da sarean hain bizkor dabilen jendearekin batera aritu izana.
Informazioa, argazkiak, bideoak, datuak, iritziak, denetarik helarazi digun jendea agurtu nahi dugu hemendik. Halaber, iragarri nahi dugu orritxo berezi honekin (nafarroan.com/grebaorokorra) segiko dugula hurengo egunetan.
Urrats bat eman da, eman behar zena. Orain beste urrats batzuk eman beharko! Biba zuek!


