Urtarrilaren 26an, Diario de Navarra egunkariak, Estatu espainarreko segurtasun indarrek 30 ekintza bandaliko egozten dizkiola Ikasle abertzaleak-i izenburu zuen albistea argitaratu zuen, bertan Segi eta Eta kideekiko babesa emateareen beste 10 leporatuz.
Albiste honen atzean UPNk NUPen kontrako kanpainari ekin zion bere hurbileko medioez baliaturik, NUPeko egunerokotasuna kutsatzekoa asmoz. Albiste honen harira, jarraian azaldu ziren politiko ezberdinen deklarazioak ( denek nafar eskuinarekin erlazioa dutelarik) NUPekiko zein Ikasle abertzaleak-ekiko desprestigioa eta jazarpea areagotzea lortuz.
Argi dugu, UPNk sortutako zabalpen mediatikoa ez dela kasualitate hutsa, nola azalduko genuke bestela akusazio hauek gertakarietatik hain denbora luzera egin izana? Zer ikusia izango du errektoreak datorren otsailaren 10ean parlamentuan egin behar agerraldiak???
Unibertsitate publikoak izan duen aurrekontuekiko gobernuaren babes falta arazo larriena izan da orain arte, ez dute gure atentzioa desbideratu nahi izango?
Plan hau egun batetik bestera sortu ez dela ziurtatu dezakegu, helburu bikoitza duen estrategia baten baitan kokatzen baitugu.
Alde batetik, errektorea Barcinaren ildo politiko berekoa ez dela jakinda, aurrekaririk gabeko desprestigio kanpaina hasi dute honen kontra. Hortarako ez dute dudarik izan Ikasle abertzaleak tresna politiko gisa erabiltzeko , unibertsitateko funtzionamendua desprestigiatzeko asmoz. NUPeko errealitate faltsu bat saldu nahi izan digute.
Bestetik, Ikasle abertzaleak desagerrarazteko apustua egin dute gure eguneroko lana deslegimizatuz. Estatu espainarreko segurtasun indarrek zein foruzaingoak eta udaltzaingoak 2010eko urtarrilaren 26an argitaratutako informe polizial hori egin izana ukatzen dute. Adierazpen honekin argi geratzen da Diario de Navarrak Ikasle Abertzaleak eragilearen lana zikintzea helburu duela. Horretaz gain, ez dugu ahaztu behar Grupo Universitario, hauteskundeetan talde apolitiko moduan agertu den arren, UPN-k eta Diario de Navarrak, aurrera eramandako estrategiarekin fideltasunez bat egin duen lehen eragilea izan dela.
Ikasle abertzaleak-etik, unibertsitateko eskuina ordezkatzen duen ikasle eragile honek gehien komeni zitzaion tesiaren alde egitea erabaki duela ikusten dugu, mezu koherente eta erreal bat ematetik urrun.
Kaltea jada egina dagoen arren, gure eragilearen bilakaera azpimarratu nahi genuke. Betidanik sinetsi izan dugu ikasleriaren hitzean; horregatik, hain zuzen ere, urteak daramatzagu ikasleriaren eskubideen aldeko lanketak aurrera eramaten. Ikasle abertzaleak-ek beste unibertsitate eredu baten aldeko apustua egiten du, gaur egun Nafarroako Gobernuak inposatzen digunarekin zer ikusirik ez duena. Hamaika aldiz errepikatu izan dugun bezala, ikasleriaren hitza kontutan hartuko duen uniberstitate demokratikoa defendatzen dugu, non euskaraz ikasteko eskubidea errealitate bat izango den, herriaren beharren zerbitzura egongo dena, enpresa pribatuen mesedetara egon beharrean, hala nola hezkuntza proiektu integrala izango duena, emakumeak eta gizonak berdinatsunean heziz.
Guzti honengatik, errealitatea itxuraldatuz gizartea nahastu nahi izan duten guzti horiei gauza bakarra diegu esateko:
Ikasle abertzaleakek, batzuek nahi ez badute ere, bere alternatibaren alde jarraituko du borrokan, orain inoiz baino beharrezkoagoa baita beste unibertsitate eredu bat.
Ikasle abertzaleak-en aurka eman den jazarpen kanpaina zein NUP-eko langile guztiek jasandako desprestigioaren aurka, honako eragileek elkartasuna adierazten dute:
* LAB
* ELA
* CGT
* Arrosa beltza
Azkenik, IAk jasandako erasoari erantzunez paroak deitu dira datorren ostegunerako iruñerria mailako institutu guztietan. Guk ere, gai honen inguruko asanblada orokor batera dei egiten dugu NUPeko ikasleria, Datorren ostegunean otsailak 11, 11:30tan 09gelan.

horma - muro RSS Feed