D erduaren aldeko deiak Haur Eskoletako matrikulazio kanpainaren atarian

27 Otsaila 2009

in berriak/noticias, berrien artxibategia / archivo de noticias

Martxoaren 2an, “Haur eskola gehiago euskaraz” lelopean, José Vilá ikastetxean 18.00tan konzentrazioa burutuko da

Astelehen hau Haur Eskoletako aurrematrikulazio epearen lehenengo eguna izango da. Hau dela esta, euskarazko irakaskuntzaren aldeko elkarteak, sarritan gurasoek ere osatuta, aspaldiko aldarrikapenarekin kalera aterako dira kanpaina honek irauten duen bitartean. Iruñeako D ereduaren aldeko plataformek Udalari haur eskola gehiago euskaraz ireki dezan exijituko diote. Izan ere, 17 dira Iruñean dauden haur eskolak eta haien artean 2 dira bakarrik euskarazko heziketa eskaintzen dutenak. Biak auzo berean, Txantrean, egonik, Iruñeko familia gehienei ezinezkoa egiten zaie haien umea haraino eramatea.

Azken aldi honetan, asko mintzatu da indarrean jartzeko bidean dagoen HTI ( Hizkuntzen Tratamendu Integrala) delako metodoaz. Hau baino lehenago British eredua martxan jarri zuten eta emaitzak, agintariek espero zutenak ez zirenez izan eta ezartzeak arazo franko ekarri zuenez, azkenik HTI asmatu dute. Bere alde azaltzen direnek hizkuntza gehiago erakatsiko direla argudiatzen dute, ingelera bezalako kanpoko hizuntza, euskara bezalako hizkuntz ofizialaren parean jarriz. D eredua defendatzen dutenek, ordea, matrikulazio kanpaina hasi orduko, gogoratzen digute D ereduak benetako elebitasuna ematen duela, eleaniztasuna lortzeko bidean. D ereduak urteetako eskarmantua duela eta gutxienez bi hizkuntzen ezagutza ziurtatzen duela argudiatzen dute.


Urtero izaten dira borrokak Iruñerriko ikastetxeetan D eredua ezar dezaten

Haur Eskoletan, ez ezik, arazoak ere ikastetxeetan ematen da. Iaz, Carlos Perez-Nievas Hezkuntza kontseilariak erran zuen Nafarroako administrazioak «beti arras eskuzabal» jokatu duela ikastetxeetan D eredua ezartzeko orduan. Hori egia izan ala ez, kontua da urtero-urtero izaten direla borrokak, batez ere Iruñerrian, ikastetxeetan euskarazko lerroak jar ditzaten. Gurasoek sekulakoak egin behar izaten dituzte haien inguruetan benetako eskaera dagoela erakusteko.

Iruñerriko zati gehiena eremu mistoan dago. Hau da, ikastetxeetan D eredua eskaintzea ahalbidetzen du legeak. Baina, non eskaini et non ez, Gobernuak erabakitzen du. Poliki-poliki D ereduaren aldeko eskaera igotzen ari da, eta, horregatik, beharrak ere handitzen dira. Hala, gogoratzekoak izan ziren, adibidez, Arrotxapeko Patxi Larrainzar ikastetxean toki gehiago egin zezaten izandako borrokak.

Leave a Comment

Previous post:

Next post:

</