D ereduaren aldeko mobilizazioa

20 Otsaila 2009

in berriak/noticias, berrien artxibategia / archivo de noticias

“Eguesibarren Euskaraz ere bai elkarteak”, D ereduaren aldeko 1600 sinadura baino gehiagoren babesarekin eta Eguesibarreko haurren ehun bat gurasoren sostenguarekin, kontzentrazio baterako deialdia egin du.

Kontzentrazioaren leloa “Lehen Hezkuntza D eredurako ere bai” izango da eta otsailaren 21ean (larunbatarekin) izango da goizeko 11:30tan Sarrigurengo Parkean, haur parkearen ondoan.

Honatx Eguesibarren Euskaraz taldeak helarazi digun oharra:

Hezkuntza Departamentuak erabakia etapa horretarako D ereduko ikaslego eskasean oinarritzen du. Darabiltzan datuak ez dira osoak, Mendillorriko D ereduko Ikastetxe Publikoetako datuak bakarrik hartu baitira kontuan (Mendigoiti eta Elorri) Sarrigurenen bizi diren haurren zati bat bakarrik kontuan hartuz eta kanpoan utziz:

• Mendillorriko eskoletan ikasten duten Eguesibarreko beste herrietako ikasleak.
• Mendillorriko eskolak ez dagozkien Eguesibarreko beste herrietako ikasleak.
• Hainbat arrazoiengatik inguruko herrietan ikasten ari diren Sarrigureneko ikasleak (Atarrabia, Uharte, Burlata, Iruñea).
• Azken urtean Sarrigurengo 2. fasera etorritako familietako seme-alabak, hauek noski ez daude Mendillorrin eskolatuta.
Departamentuak erabaki honekin ondoko egoerara garamatza:
• D ereduan ikasten duten eta Eguesibarren bizi diren haurrak beste herri batzuetan ikastera behartuta ikusten dute euren burua, beraien bailaran ikastetxea egonik ere. Hau ez da gertatzen beste hizkuntza ereduetako haurrekin.
• Haur Hezkuntza ikasten ari diren haurrek Lehen Hezkuntza ikasten duen anai-arrebarik badute Mendillorrin Lehen Hezkuntza ikasten duenik, bi aukera izango dute: beraien anai-arrebengandik banatuta ikastea edo beren adineko bailarako haurrengandik bereiztuta ikastea. Hau ere ez da gertatzen beste hizkuntza ereduetako haurrekin.
• Azkenik Sarrigurenen matrikulatzen diren Haur Hezkuntzako haurrak eskola erdaldun batean isolatuta egongo dira, eta honek seriotasunez kaltetzen du D ereduaren ezaugarri den hizkuntza murgiltzean oinarritutako metodologia.

Hezkuntza Departamentua garaiz dabil atzera egiteko eta aurrematrikulazio garaian D ereduan ikasten duten bailarako haur guztiei Sarrigurenera aldatzeko aukera eskaintzeko, edozein dela ere burutzen ari diren ikasmaila.

Leave a Comment

Previous post:

Next post:

</